Corrugados

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko mai. 27a, 13:06

Argazkian Azpeitiko Corrugados enpresaren lantegi herdoildua. Ez dakit ea gaia Nafarroa aldera hedatu den, baina autonomia erkidegoan sutea piztu du Jaurlaritzak Azpeitiako udala salatu izanak, enpresa berriro irekitzea oztopatu duelako. Tapia sailburua eta Alkorta alkatea, bi emakume agintari daude sutearen erdian, EAJ eta EHBildu alderdiak atzean.

Gezur salaketak egin dizkiote elkarri, enpresa berriro irekitzeko plan zehatzik aurkeztu ote den behar zen tokian, eta plan hori legez egingarri zen ala ez. Halakoetan erraza behar luke oinarrizko egia jakitea. Udal batean zerbait aurkezten duenak agiri bat jasotzen du; badago agiririk? Udal batean lursailen erabilera legez araututa dago; zer dio arauak orube horri buruz?

Erraza behar luke, baina horren ordez sutea piztu da. Eta zailagoa da ulertzea zergatik. Zorionez ez da ohikoa halako erasoak gertatzea, horregatik izan da hau hain deigarria. Jaurlaritzak gehiengo osoa dauka, aspaldiko partez, eta ez dirudi hori kolokan dagoenik. Udal hauteskundeetarako oraindik bi urte falta dira eta Legebiltzarrekoak ez dira egin zaharrak.  Hori ez bada, beste gako batzuk bilatu behar dira? Zenbaitek aipatu bezala, Zaldibar, pandemia edo Guadalajara? Zergatik boladan EAEko Jaurlaritza ageri da oldarkor?

To be continued.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!