Bi Ana

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko mai. 13a, 11:49

Argazkian bi Ana, bata Ollo eta bestea Urkiza; lehena Nafarroako Gobernuko kontseilaria eta bigarrena Eusko Ikaskuntzako lehendakaria. Bi erakundeok lankidetza hitzarmena sinatu zuen atzo, Nafarroan aniztasuna aztertzen jarraitzeko, bizikidetzaren mesedetan.

Ertz desberdinak ditu argazkiak tiratzeko. Bat izan zitekeen Nafarroan dagoen identitate aniztasuna, mendialdeko eta erriberako bi poloen artean; oraindik gutxiegi aitortzen eta are gutxiago onartzen dena. Eta horrek sortzen dituen gatazkak bizikidetzan, sarri euskarari lotzen zaizkionak, eta gatazkak demokratikoki kudeatzeko beharra, eta abar. Beste ertz bat litzateke Eusko Ikaskuntza erakundearen balioa azpimarratzea Euskal Herriaren osagai komunak bistaratzeko eta sendotzeko, lurralde, administrazio nahiz eragile guztiekin lankidetzan. Duela 100 urte luze Hego Euskal Herriko lau diputazioen azierto erabatekoa izan zen Eusko Ikaskuntza sortzea eginkizun horretarako; ehun urte geroago ez daukagu tresna hoberik.

Bada ertz gehiago ere. Baina argazkian gustagarri egin zait, bereziki, bi Ana hauen presentzia, bata Ollo eta bestea Urkiza, goi mailako ardurekin herri administrazioan eta herri estrategian, hurrenez hurren. Zilegi bekit esatea argazki hau ere historikoa dela, hain zuzen ehun urtetik gorako historian lehen aldiz bi Ana direlako protagonista.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!