Agur. Beldurgarria da: egunotan Ebroko Ur Konfederazioak onartu du
Esako urtegia ezin dutela handitu segurtasun inbertsio gehiago egin ezean.
Orain arte adierazten zuten urtegiaren handitzeko obra beharrezkoa eta
segurua zela. Orain, berriz, egia aitortu behar izan dute: obra bukatu arren,
ezin izanen dute urez bete segurtasun inbertsio gehigarririk gabe.
Hau guzia gertatu da obretan 500 bat milioi euro gastatu ondoren.
Hainbertzeko dirutza xahutu eta gero, orain, polikari batzuek erranen dute
segurtasun inbertsio gehigarria ere egin beharko dela.
Obraren beharra justifikatzeko argudietakoa izan da Zaragozak ur gehiago
behar izanen duela. Bada, gai honetaz gogoratzekoa da Zaragozako udalak
berak ukatu duela informazioa; Aragoiko Gobernuak, ordea, urtegiaren
handitzearen alde egin du.
Gainera, anitz arkitektok, geologok eta irakaslek adierazi dute obra
arriskutsua eta justifikaziorik gabea dela. Lehendabiziko urtegiko arkitekto
Rene Petit-ek berak errana du hobe dela ez ukitzea mendi magaleko
eskuinalde hori. Argi dago Esako urtegiaren obraren gibelean interes ilunak
daudela.
Nafarroako eta Aragoiko kritikoek argi adierazi dute: hoberena da obrak
bukatzea egungo urtegiaren segurtasuna bermatzeko, ur gehiago sartzen
ahalegindu gabe. Horrela, Nafarroako eta Aragoiko hegoaldeko lurrak
ureztatzeko obra jasangarritan inbertitu ahal izanen da.
Ene aburuz, Ebroko Ur Konfederazioaren aitorpena aditurik, kezkatzeko
arrazoi handiak ditugu; eta, bereziki, Zangozarrek eta Zangozatik
beheitikoek.