Errigora eta Erriberako nekazari adinduna

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2017ko urr. 30a, 17:26

Agur. Euskararen aldeko diru-biltzea egiten ari ginen herrian gizona heldu zelarik. Erriberako nekazari adinduna zen nekazal sindikatuaren batzarraren bila. Gaztelaniaz hitz egin zigun: "hau euskararen alde da? Bada, tori 100€". Erran nion gehiegi zela diru-bilketa hartarako; berak erantzun zidan euskara ez zuela ikasiko, eta bere bizitzako aukera guztiak aprobetxatu behar zituela euskara laguntzeko.

 

Denbora luzez izan zen gurekin hizketan, nekazal sindikatuaren batzarrera abiatu arte. Orduan sakon ulertu nuen Erriberako anitz euskaltzaleren ezina eta gogoa euskararen alde; orduan jabetu nintzen haien ekarpenen garrantziaz. Hala edo nola, lagundu behar ditugu.

 

Egunotan, Errigora kanpaina heldu da: kalitate oneko zenbait produktu erosteraren truke Erriberako euskalgintzako hainbat projektu laguntzeko aukera bikaina dugu. Trukea oso interesgarria da: Nafarroako hegoaldeko anitz produktorek euskara laguntzen dute erosten diezun produktuaren bidez.

 

Bitertakaririk gabeko truke horretan, Nafarroako hegoaldeko produktore asko konturatzen dira Euskal Herri osoan zabaltzen ahal dituztela haien jakiak euskara eta herrigintza helburu izaki. Zinez, Errigora herrigintzarako aukera interesgarria izateaz gain, hegoaldeko euskalgintzaren egitasmoak laguntzeko beta ezin hobea da.

 

Heldu den astean eskatuko dut Errigora produktuen kutxa Erriberako nekazari euskaltzaleengan pentsatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!