Energiaz, zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2017ko urt. 23a, 17:41

Agur. Badirudi administrazio batzuk tematuak daudela energia berriztagarriendako aukerak murrizten eta hidrokarburoetan oinarritutakoak sustatzen. Guztion gogoan dago PPren gobernuek jarritako oztopo ulertezina Eguzki energia fotovoltaikoa ekoizteari; PPk hidrokarburoetako menpekotasun antzua nahiago bide du energia-burujabetasuna baino. Guztion interesak defendatu ordez, hidrokarburuen enpresetako boteretsu gutxi batzuenak babesten dituzte.

Hala ere, PP ez da bakarra. Donald Trump estatubatuarraren gobernuan ez dira gutxi petrolio-enpresa handien ordezkariak. Energia arloko arduraduna, Rick Perry, Texas-ko petrolio-ekoizleen interesen bermea izanen da. Eta ez da bakarra, EXXON Mobil enpresa erraldoiaren Rex Tillerson Estatu Idazkaria izanen baita.

Euskal Herrian ere ez gaude hidrokarburoen enpresen eraginatik at. Haustura hidraulikoa, denboralditxo batez, lozorroan egonen delarik gasa ustiatzeko egitasmo zaharberrituak sustatzen dituzte. Arabako Subillan, Eusko Jaurlaritzak gasa erauzteko proiektu berri bat abiatu du.
Egitasmoaren kontrakoek diotenez, proiektua arriskutsua da Subillako akuiferoarendako: gogoraratu behar da akuifero hori lur azpiko ur erreserba handiena dela Euskal Herrian. Halaber, oharrarazi dute, baimena emanez gero, ateak irekiko zaizkiola "ehunka edo milaka gas putzu" ustiatzeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!