Algara tirantedunek agurra iragartzen

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2016ko eka. 13a, 18:49

Agur. Pasealekuko terrazan erromesak bazkaltzen; inguruko txoriak otapurrak baliatzen; ekaineko Ortzi gorriak eguna agurtzen... Halaxe joan da arratsa, ahalegin handirik gabe. Ondoko nesken algara tirantedunek uda iragartzen dute. Haiek ez dakite Euskalerria Irratiko kolaborazioa idazten ari naizela; baina, agian, gero adituko dute irrati-urte honetako azken “Irrintzi” hau.

Esperientzia anitzeko urtea izan da: ez dakit esperientzietatik behar adina ikasi dudan, baina badakit esperientzia baino bizipen gertatu zaizkidala. Beraz, datu anitz pilatu baino gogo biziz sentitu ditudan bizipenak izan dira.

Hori bera da, entzule, irrintziotan transmititzen saiatu naizena; ez naiz idazle ona, ezta interprete ona ere, baina benetako bizipenak helarazten ahalegindu naiz. Gaizki azaldutakoak barkatu eta ongi errandakoak oroitu. Hitzak bukatu arren, uhinetan ere garenaren oihartzuna geldituko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!