Irratigintza amets Euskararen hazia lora dadin

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2015ko ira. 16a, 15:31

Agur. Haziak busti egin behar dira landare bilaka daitezen. Gizakiongan berdin gertatzen da pizten gaituzten gaiekin. Mintzagai baten inguruko sentipena malkoz bustitzean afera hori sekulako itsatsiko zaigu arimaren baitan.Hala gabiltza egunotan euskalgintzako anitz kide: euskarak sentiberaturiko hainbati klase ematen edota izena eman dezaten errazteko ahaleginetan. Egiteko horietan bidelagun dugu Euskalerria Irratia: ikasleei eta euskalduntzen ari direnei euskara aberasteko aukera eskaintzen baitie.Beraz, euskaltegiak eta euskarazko komunikabideak bidelagun ditugu, eta ikasturtearen hasiera honetan ospatzekoa dugu Euskalerrria Irratiak erdietsitako lizentzia. Bazen garaia. David eta Goliath; ttipiak boteretsuaren aitzinean zutik eutsi dion kondaira, berriz ere.Pozik egoteko anitz motibo dugu, baina euskararen hazia malkoz busti dugunok gogoan izanen ditugu ahalegin erraldoi honetan ameskide izanikoak. Euskalerria Irratia aipatu dudanez, zilegi bekit gogora ekartzea nigan eragin duten ameskide horietako bi: Eugenio eta Ibon. Biek ala biek erakutsi didate euskaldunok, kuraiaz, bide latza bezain aberasgarria egin dezakegula elkarrekin irratigintzak elika dezan euskararen hazia arimaren baitan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!