Agur. Egun hauetako kazetaren batean irakurri dut: lurrikararen hamabortz segundotan Nepalek laurogei urteko atzerakada pairatu omen du. Bederen, hori adierazi du bertan dagoen kazetari batek: hala erakutsi nahi izan du Nepalen bizimodu duinagoa erdiesteko azken urteotako anitz ahalegin deuseztu direla.Indiako plakak Himalayako mendiak bortizki bultzatzen ditu errefuxiatu oldea eraginik. Bitartean, Europan eztabaidatzen dute Afrikako errefuxiatuak nola banatu eta nola egin eraso ekartzen dituzten itsasontzien portuen kontra.Etxean, berriz, errefuxiatu politiko izan nahi ez dugunok aztertzen dugu zernolako "lurrikara" politikoa eragin behar dugun Nafarroako agintaritza aldatzeko. Nepalgo azken lurrikarek segundo gutxitan iraganera itzularazi dituzte bertako bizi baldintzak. Ene aburuz, hemengo bizi baldintzak okerragoak izan ez daitezen, lurrikara herritarrok eragin behar izanen dugu.Ez diot lurrikara hitzari dramatismorik edo ikararik kendu nahi. Halere, ikusirik mendebaldeko herrialdeek zer egiten duten, pentsatzen dut Nepalgo eta munduko gainontzeko herriei ere komeni zaiela hemengo politikak eta politikariak aldatzea.Ez utzi alferrik pasatzen maiatzaren 24ko aukera.