Aurreko egunean gertatu zen, anitz jende bildu baitzen bertsolarien hitz-jokoez gozatzeko.Han zegoen, geldi,oholtza gainean, handi,bertsolari luze-meharra,bere hitzaren indarrazarras mesfidati.Bilatzen zuen, sutsuki,egokitu beharreko errimakazal zezala arima,eta odolaren mintzoakbihur zitzala axolati.Eta bilatzen segitzen duelakoan nago. Maiz, koblakarien ele-mele behartuetan hitz-joko hutsak baino gehiago baitago. Noizbait ikusi dut eskultura batean bertsolariaren sabela erabat hutsik, errairik eta buztinik gaberik.Bada, irudi bera etorri zitzaidan gogora bertsolari luze-meharra oholtza gainean pentsakor ikusi nuelarik. Bertsoa osatzeko falta zaion hitza arima osatzeko falta zaion mintzaren metafora izan arren, funtsean, geure baitan bilatzen dugun indarra geure adurra estaltzen duen lurrin iluna baita.