Ez naiz ni izango propaganda egingo diona. Garbi dut ez duela ez albisterik, ez erreportairik, ez elkarrizketarik, ez euste hormarik merezi. Bai, bakarren batek jarraituko dio atzetik, grabatuko du bideoren bat edo beste, egingo dio letagin-luze mikrofonoari hozka. Eta? Pasa den ostiraleko lurrikararen erreplikarik ez ote diogu guk oparituko. Jan dezala bere bakardadeak.
Dolu Perinatalaren Nazioarteko Eguna da bihar. Esku Hutsik elkarteak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Haur Parkean egingo du Gaztelu Plazan egin nahi zuen ospakizuna. Haurdunaldien %35 ez da amaitzen bizirik dagoen haur jaioberri batekin. Albistea izan dadila haur parke horri bihar eta egunero zor zaion bizi-printza eta ez Gaztelu Plazan bihar bereziki gerta daitekeena. Dolu Perinatala ez dezala bakardadeak irentsi.