Tximeletak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2025eko azaroaren 26a

Dominikar errepublikarrak ziren. Mirabal ahizpak. Rafael Leónidas Trujilloren diktadurapean Donimikar Errepublikako Inteligentzia Militarren Zerbitzuak hil zituen. Bat, bi eta hiru. Hiru ahizpak. Minerva, Patria eta María Teresa. Diktadurak iraun zuen urteetan aktibista politiko indartsuak izan ziren hirurak. Askatasunaren aldeko borrokak ondorio latzak izan zituen, ordea, haiengan. 1960ko azaroaren 25ean Puerto Platako kartzelan kartzelaratuta zeuden senarrak bisitatzetik bueltan zirela, atxilotu, jipoitu eta hil egin zituzten hiru ahizpak. 
1981ean Bogotan egin zen Latinoamerikako eta Karibeko Lehen Topaketa Feministan azaroaren 25a Mirabal ahizpen egun izendatzeko beharra ikusi zen. Nazio Batuen Asanblada Orokorrak 1999an ezarri zuen azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguntzat. Ez nuen egunaren jatorriaren berririk. Inork ez dit orain arte kontatu eta ni ere ez naiz sekula bila jarri. Atzo kontatu zidan semeak. Eskolan entzundakoa hitzez hitz, ondo jasoa, etxera ekarri zuen. Gaurko irrintziaren sinadura beraz, Elederren izenean. Badago etorkizuna.
Minervak “Tximeletak” ezizenez sinatzen zituen erregimenaren kontrako hiru ahizpen idatzi eta mezuak. Tximeletak. Hegan egin dezatela  hitzok haien oroimenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!