Plana

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2025eko urriaren 1a

Bat. Hasiera guztien abiapuntua. Gaur urriak. Bat. Zerua urdin dago. Urdinegi. Ezin da ezer gertatu. Ez luke ezer gertatu behar. Argia azalarena denean, zauriek kanpora egiten dute hegan. Barru aldera gaiztotzea azkena. Urdinegi dago. Zerua. Inork ez luke negar egin behar minetara. Hasiera guztien abiapuntuak aukera bat behar luke beti eta guztiontzat. Eta momenturo behar luke hasiera abiapuntuak. Gaur urriaren 1a delako eta zerua urdin dagoelako. Baina zeruari iluna eta grisa ere zor zaio. Hirurogeita hamabi ordu. Trumpek Netanyahuri eskua eman eta zain daude Hamasek zer esango. Bake Plana. Ene. Beldurra ematen du. Bakea planifikatu egin behar da? Bakea erabaki egin behar da. Eta jendea hiltzen eta hiltzen eta hiltzen ari denean, lehenbailehen, orain. Oraintxe. Gaur ere urriak 1 da Palestinan. Eta zerua urdin dago. Inork ez luke negar egin behar minetara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!