Foro Txikia

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2025ko ots. 26a, 18:55

Otsailaren 13an Arrosadia, Azpilagaña eta Santa María la Real auzoetako parte-hartze foroa egin zen Iruñeko Udalak antolatuta. Hegoalde Ikastolako soinketa gela lepo bete zen. Ondoko gela batean, ordu berean, Foro Txikia egin zen hamabi urte arteko umeentzat. Hiru familitako bost umek hartu zuten parte. Parte hartze eskasa, oso eskasa. Balio handikoa, baina eskasa. Agian batek baino gehiagok pentsatu zuen Helduen Foroa errazteko zaintza zerbitzua izango zela Foro Txiki hura eta haren beharrik ez zutenez… Inguratu ziren bost umeek proposamen heldu, zentzuzko eta beharrezkoak egin zituzten. Umeek hitz egin zuten umeen beharrez, nahiez eta ilusioez. Egitasmoa oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait, halaxe hitz egin genuen gaiaz etxean eta halaxe prestatu genituen Foro Txikirako ideiak etxean. Heldutasunez. Umeen eskubideak eskatuz betetzen zaigu ahoa helduoi, baina umeen eskubideak lantzeko egitasmoak martxan jartzen direnean helduok gara gure umeez ahazten garenak. Zer pentsatua ematen du… Helduen Forora joan zirenetako askok izango dituzte txikiak etxean… Txikien parte hartzeak helduen parte hartzeak baino garrantzi txikiagoa duela ulertu zuten nonbait… Zein arriskutsua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!