Sortzaile

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2025ko urt. 29a, 17:45

Neguko loaldi hotz eta ilunak badu bere xarma ere. Lainoartetik eguzkiak izpika asmatzen duenean zulo egiten baino zulo izaten, masailak goxoki bihurtzen dira. Joaldunak saltoka dabiltzan honetan, makilak ere hasiak dira lurrari kolpe eta laztan. Negua bere horretan egonkortuko ez bada, noizbehinkako esnaldiak behar ditu eta gu ahots izatea, eta lagun. 
Ematen zaiguna eman ahala hartu eta hartu ahala kanporatzea ederra izan daiteke, edo ez; baina ematen zaiguna geure egin eta geuretik sortutakoa kanporatzea beti izango da ederra. 
Hegoalde Ikastola publikoko zenbait ikasle eta guraso Agate Deuna bertsoen aitzakian elkartu eta gureak sortu ditugu hitz eta jolas. Hiru egun daramatza eskola komunitate osoak, ikasle, guraso eta irakasle, kantuan. Datorren asteartera bitartean, ahotsak urratu arte, kantuan jarraituko dugu, tradizio hartzaile huts eta kantari bakarrik ez, sortzaile ere bagarela sinetsita.  Hasiera bat euskaratik eta euskaraz sortuz ekimen berrietan murgiltzeko. Euskara eginez eta euskaraz eginez gozatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!