Labetik atera berri da albistea. Akordioa gauzatu da PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-ren artean. Urte luzetan handi eta harro, baina kieto, egon den gaiari hozka egin behar zitzaion eta sokatira itsuan hasi ordez, adostasun-prozesu bat egin izana bera begi onez hartzeko modukoa da.
Sortuko dira akordioaren aldeko eta kontrako iritziak, baina politikariek zerbait erakutsi behar badute hori dialogorako gaitasuna da. Akordioak dioena gorabehera, hitzak, eztabaidak eta adostasunak behar luke lehen lerroan eta eredu.
Pena argazkia luze-zabalean handiagoa ez izatea.
Maravillas Lamberto, Maravillas Lamberto, Maravillas Lamberto. Begira, han Maravillas Lamberto, Maravillas Lamberton egingo dugu hitzordua, Maravillas Lamberto inguruan jarriko dute festetako haur parkea… Hitz-ohitura aldaketak ematea ez da erraza izaten, baina Maravillas, gure seme-alaben etorkizunean zu izango zara erdigune. Eta hori beti izango da ospatzeko arrazoi.