Palestina II

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2024ko ira. 25a, 18:18

Irailak 21. Bakearen Nazioarteko Eguna. Nafarroako Gobernuak Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) aitortu du, Palestinako errefuxiatuen lau belaunalditan zehar ongizatearen eta giza garapenaren alde hartutako konpromiso eta lan garrantzitsuagatik, 58 kanpamendutan Palestinako 5 milioi errefuxiatu baino gehiagori Garapen eta Laguntza Humanitarioko programak abian jartzeagatik, Ekialde Ertain osoan milioi erdi ikasle baino gehiago dituzten 710 eskola baino gehiago kudeatzeagatik eta egungo egoera zailean errefuxiatu palestinarren eskubideen alde egiten ari den lanagatik.
Agentziako zuzendari den Raquel Martík María Chiviteren eskutik jaso zuen aitortza larunbatean Tuteran eginiko ekitaldi insittutuzionalean. Raquel Martík argi adierazi du, ozen eta borobil: «Ez gaitezen ohitu Gazan gertatzen ari den horretara. Ez ditzagun onargarri bihurtu gizarte zibilaren, ospitaleen, eskolen, aterpeen eta giza laguntzako langileen aurkako erasoak. Segi Gazari buruz hitz egiten. Segi Palestinari buruz hitz egiten. Ez ezazue begirada aldendu, min eman arren».
Ekaineko azken irrintzia isiltasun forman Palestinari eskaini nion. Ikasturteko lehena Palestinari eskaini behar diot ezinbestean. Beste guztiaz hitz egiteko aukera izango da gero ere. Sentsazioa dut hala ere, Palestinaz sakon eta zorrotz hitz egingo bagenu, hein handi batean beste guztiaz ere hizketan ariko ginatekeela. 
Ikasturteko lehen irrintzia isiltasun forman Palestinari.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!