Posizioak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2021ko eka. 1a, 15:30

Gaur ez dizuet hausnarketagaia borobilduko. Agian izango da dagoeneko ekainak harrapatu gaituelako eta ekainean, erdi jantzita, erdi biluzik, errazagoa delako nahi duguna egitea.

Ez dizuet hausnarketa borobilduko ez naizelako jabetu gaiari hazkaka noiz eta nola hasi naizen. Eta batez ere, ez dizuet borobilduko, ez dudalako hausnarketa eten nahi. Bergarako Gaztetxean “Herriak ez du barkatuko” aurkeztu eta bizitako esperientziarekin pozez zoratzen etxera bueltan, bat- batean neure burua posizioez pentsatzen topatu dut, eta izugarri ari zait gustatzen hari matazari tira egin ahala korapilo berriak topatzea. Sarri berehala iritsi nahi izaten dugu ondorio, epai edo soluzio batera. Ba, ekainak iraun bitartean, erdi jantzita, erdi biluzik, posizioez pentsatzen jarraitzeko asmoa dut. Posizio estatikoak, posizio estetikoak, posizio likidoak, nahasten diren posizioak, posizio arrakalatuak, posizio itsaskorrak posizio ez direnak, beti posizio direnak, oinak dituztenak posizio, posizio itsuak, posizio galduak.

Azken orduetan mugitzen diren posizioez ari naiz hausnartzen. Zerk eta nola egiten dien bultza. Posizio hitzak inposizio hitzaren antza handiegia duela ere badarabilkit buruan.

Eta joango da ekaina eta etorriko da uda. Eta gure posizioak beste batzuk izango dira. Edo ez. Uda on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!