Umeek erakusten digutena

Erabiltzailearen aurpegia Irati Goikoetxea 2021ko mar. 9a, 16:31

Elederrek lau urte ditu. Eleder oso gustura aritzen da etxe txokoan jolas librerako tartea izaten dutenean eskolan. Kontatzen dizkidanak:

Urtarrilak 14: Eleder ama, Iraia ama eta Alaia ninia.
Otsailak 3: Eleder aita, Naroa ama eta Eneko ninia.
Martxoak 1: Etxe txokorik ez.
Martxoak 2: Eleder ama eta Irati ninia.
Martxoak 8: Eleder aita, Martin aita eta Ane ninia.
Martxoak 9: Telmo ama, Beatriz aita eta ninirik ez.

Eta bihar martxoak 10. Eta gure umeek jolasean jarrituko dute sistema antzezten. Beste sistema bat antzezten.

Eta bihar martxoak 10. Eta helduok teman jarraituko dugu beste sistema bat jolasa baino ezin daitekeela onartzen.

Ze onartzen ez badugu, zergatik ez dira haurtzaroko antzerkiak helduaroan sistema bihurtzen?

Martxoak 8: etxeak, eskolak eta kaleak gure ardura dira.
Martxoak 8: hazi, hezi eta utzi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!