Ni ere erretiro “burgesak” hartutakoa naiz. Nik ez dut “autoka”-rik erosi, ez dut eskiatzeko pisurik alokatu, ez dut dirua oporretan xahutu,... Baina nire interes pertsonalaren araberako bestelako aukerei lehentasuna eman izan diet. Ni ere oso “ni” izan naiz. Hizkuntzak, herriak, kulturak eta komunitateak “gu” bat behar dute ordea, hezur eta haragizko langile euskaldun antolatuak. Beti dago toki bat borrokaren oinarrian asebeteko zaituena, identifikatuta senti zaitezkeena eta zure lan eta zaintza orduetatik aparte zerbait eskaintzeko aukera ematen dizuna.
D ereduko Ikastoletako Guraso Elkarteak aukera horietako bat dira. Guretik eragiteko, tokiko komunitatea sendotzeko, hizkuntzaren transmisioan eta biziberritzean eragiteko, gure hurrengoak printzipioetan eta herri baten identitatean hezteko, sare handiago baten parte sentitzeko,... Aukerak eta batzordeak ezberdinak dira: Euskara, eskolaz kanpoko jarduerak, jantokia, auzo/herri harremana,... Ez izan beldurrik nola hasi ez badakizu edo eskeman piezak falta bazaizkizu, probatu behintzat eta zure indar eta aukeren arabera eragin. Gizona bazara ere, ez pentsa estatusik ematen ez duen emakumeen txikikeri bat denik, ongi antolatutako D eredu bat eskura dugun herraminta kontra-hegemoniko zorrotzenetako bat izan daiteke. Garaiak zu behar zaitu, hurbildu oinarrira!