Gimeno, albo-kantzerra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Otxoa 2025ko ots. 13a, 18:44

PAI programa eredu bilakatzearen azken sustatzaile nagusia pertsonai honena da, D eredua kaltetzeko intentzio argienarekin, noski. Jardunaldi jarraia-zatitua inolako txosten edo gomendiorik gabe guraso bakoitzaren interesen arabera bozkatzea eta tokiko komunitatetan arrakalak sortzea fitxaje honen ideia da ere. Orain 2 urteko gelak haur eskoletatik atera eta eskoletan txertatzearen ideiarekin dator, horrek suposatzen duen desastrearekin. Zenbat haur eskola euskaldun eskaintzen ditu Hezkunta Departamentuak? Hutsaren hurrena. Gimenoren “lorpenen” zerrenda luzeagoa da, tamalez.
Uler dezaket inbestidura edo aurrekontu akordio batean nola edo hala gustoko ez diren politikak onartu beharra. Baina zer tratu bitxia, PSN-k askotan betetzen ez dituen euskarazko aisiarako, komunikabidetarako eta halako lau zertzelada zesiotzat utzi, eta kontrara, Gimenok, inpunitate osoz, estrukturalki komunitate lokarrien eta gure hizkuntza eta kulturaren aurkako politikak inposatzen ditu. Horri albo-kalte deitzea dugu? Ez, hori albo-kantzerra da, eta inork ez du kantzerrik nahi bere etxean.
Mesedez, inbestiduran edo aurrekontuetan PSN, eta Gimerno zehazki, aupatzen duzuenok, ez etorri gero biktimaren papera antzezten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!