TEORIA ETA PRAKTIKA

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Otxoa 2024ko abe. 10a, 18:43

“Teoria eta praktikaren artean, praktika aukeratuko dut” bota zuen Juan Domingo Peronek, pragmatismoaren ikurra zenak. Marxisten arabera, ez dago iraultzarik iraultza teorikorik gabe.  Teoriarik gabeko praktika ez ote da itsua? Praktikarik gabeko teoria ez ote da antzua? Euskal Herria herri politizatua da bai, baina geroz eta kultura politiko gutxiagokoa, beraz, ez zaizkio teoriari buelta batzuk eman behar? Baina, ai teoria... Nork ez ditu ezagutu inora ez doazen bilerak? Iraultzak (edo kontrairaultzak), praktika azeleratzen den momentu horrek, “ezkertiarrak” asanblada batean harrapatuko dituela pentsatu izan dut. Antzeko zerbait esan daiteke progresistei eta autopertzepzioari buruz.
Telesforo Monzon abertzaleak, gu “ez goaz teoria batentzako herri baten bila, herri batentzako bide baten bila baizik” bota zuen. Nahiko ados, herriak dira iparra, herrien aldeko doktrinaren atzetik praktika eta konpromezua dira azken finean inporta dutena.
Azkenean, nori eta Pedro Mari Goikoetxea bezalako kirol esatari bati entzun nion bezala: “Ez naiz ezertan, ezta inoren eredu edo maisua. Nire meritu bakarra hauxe da, lana eta konpromezua”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!