Lemazain lan-eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Otxoa 2023ko api. 18a, 16:27

Barruko borroka kanpoko giroa baldintzatuta dator? Mundu osoan gainbeheran hasita dagoen posmodernitatea bere bertsio progre edo neoliberalean oraindik kultur nagusi diren momentuan, globalizazioak ibilbide luze bat eginda daukanean baina abertzaleak han eta hemen azaldu direnean, independentzia gerra bat galdu eta geroko ajea pasa ez dugunean, nolako egoeran aurkitzen da Euskal Herria bezalako estaturik gabeko herri bat? Bere interesetarako zailtzen ari den egoera batean gaude? Edo hasiera batean pentsa daitekenaren aurka, besterik gabe herritarrekin konektatu eta sintesi lana egingo duen gidaritza baten agerpena falta dugu? Orain askok esango dute, “baina nola gidari bat? Norbait gurtzeaz ari zara? Gure kultura txatxiprogre asanbleinomano antzuan, horrelako ideiak… Ez dakit nik”. 
Bueno, norbaiti entzunda diot orokorrean norbanakoak momentuan dituzten arazotaz arduratzen direla bakarrik, ez gerokotaz. Politika sekula ez da konplikatuagoa une konkretu batean, belaunaldi bakoitzari egoera politiko konplexuak agertzen zaizkio beti, paradigma aldaketa sakon eta korapilatsuak gerta daitezke belaunaldi ezberdinetan. Gaur falta duguna mundu berriaren ulerkeran abanguardista den eta erraietatik eta interes nazional eta propiotik hitz egingo duen lemazain bat da. Ondoko bi estatuei, neoliberalei, sozialdemokratei, autonomistei, sozial edo kapital inperialistei, anarkoliberalei (globalismoari orohar) alternatiba integral bat sortzeko ahalmena duena: Interes nazionala edo semikolonia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!