Zorionak, eskerrik asko eta aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Maite Inda 2016ko api. 19a, 12:13

Iruñeko Udalak lehen aldiz gurasoei galdetu die haien haurra zein hizkuntza eredutan matrikulatu nahi duten eta %37,7ak hautatu du euskara. Ikasturte honetara arte eskaintza osoaren %11 baino ez zen euskaraz eta Iruñeko Udalak Donibane eta Arrosadiara eskaintza zabalduz %27an izanen da eskaintza. Urrun, oraindik ere, ezagutu berri dugun %37,7ko eskaeratik.
Zorionak eta eskerrik asko urtez urte, amore eman gabe haur eskoletan euskaraz hezteko aukera egon zedin lan egin duzuenei. Azken urteotan Iruñeko Euskalgintzak gaiari bultzada eman badio ere, ehundaka izan zarete gurdi honetik tira egin duzuen guraso, hezitzaile, herritar, gizarte eragile eta eragile sindikalak. Eta tira egiten jarraituko dugu, auzo guztietan euskaraz hezteko aukera izan arte. Horrexegatik zuen laguntza eta bultzada eskatzen dugu prestatu dugun bideotxo honen bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!