Putak eta Pornoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017ko mai. 3a, 16:21

Lehenengo adibidea:

Javier Esparza navarrrisimoari egoera politikoa pixka bat konplikatu zaio azken egunotan. Faboretxo batzuk tarteko, nekazari eta abeltzainak lagun izan nahi, eta azken hauen behien purinen ustel-kiratsa ezingo du denbora batean gainetik kendu.

Hedabideetan entzun izan dugunaren arabera, ordea, bada kasu asaldagarriagorik: Valentziako ustelkeria sareak kutxa publikoko 25 milioi € xahutu omen ditu, zertan eta jatetxe, bitxi, arropa eta putetan.

Eta badator “ezinbesteko” balorazioa:
Diru publikoa putetan gastatu izana gehiegizkoa da. Lotsagabekeriaren goia jo dute.



Bigarren adibidea:

Intentsitate handiko eraso matxista batek Txantreako festak mikaztu ditu.

Erasotzailea nerabea dela jakinik, gertaera latzari azalpen posible bat bilatzeko saiakeran, kontutan hartu beharreko faktoreetako bat honako hau omen da: Egungo nerabeek sarean eskuragarri duten pornoa emakumearen zapalkuntzan oinarritzen da.


Bi adibide besterik ez dira.
Biak, atzo, irrati honetan entzundakoak.
Eta zer pentsa eman didate.

Sexologia sustantiboak Iraultza Sexuala bultzatzen du, aintzinako sexu orden patriarkala apurtu eta berria eraikitzeko. Joserra Landarroitajauregiren hitzetan, bide horretan, bi indar erreakzionario ditu oztopo nagusi: Patriarkalismoa eta Puritanismoa.

Feminismoa Patriarkalismoa definitzen eta eraisten lan handia egiten ari da. Noiz hasiko gara gure gorputzetatik ateratzen, hezurretaraino sartuta dugun apaiza?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!