Aizue, galdera bat: PPk duela bi aste aurrekontu batzuk egin eta onartzea eta orain aurrekontuon kontra jotzearena, pertsonalitate politiko nahasmenduren bat ote da? Neu izango naiz, akaso, nahastuta dagoena. Oso litekeena da. Gaur zortzi, esaterako, Albert Riveraren bide guztiek Moncloara zeramatela nioen, eta begirazazue gaur, total orsai.
Aizue, beste galdera bat: jendearen balioa gaurkoa bezalako selektibitatearen eta beste hamaika azterketaren bitartez neurtu zale den gure sistemaren baitan, oposaketa publikoak (ere) laguntxoei oparitzen dizkietenak zer dira, sadikoak ala sistemaren emaitza perfektuak?
Tira, beti geratuko zaigu Orkoiengo euskara zinegotzi euskarafoboaren larunbateko argazkia, Iruñeko kaleetan pankartari eusten. Bertako zinegotzi zen garaian, bere alabaren enpresaren alde erabili zuen bere kargua, eta dimitituarazi egin zioten. Azaldu da, bada. Euskal Autonomia Erkidegoko oposaketetan ez, baina, Nafarroako Gobernua higatzeko oposizio lanean baizik.
Oso selektoa dena.
Gure eskizofrenia, gainontzean, ondo.