Jostailuak

“Ez nauk hire jostailua, txikito”, kantatu zuen. Eta saria eman zioten.
“Eskerrik asko, Europa”, esan zuen. Eta, konturatzerako, “datorren urtean, Jerusalemen!”, entzun genion.
No eta to mezu antibullyinga! Netta Eurovisionen garaile, eskuekin bihotz bat osatuz kameren aurrean. Eta sionismoa taupaka.
Eta Ameriketako Estatu Batu ahalguztidunen ordezkaria, atzo, Jerusalemen, Ekialde Hurbileko taula gaineko jokoaren azken bertsioa erakusten. Nakbaren 70. urteurrenerako opari diplomatikoa, esku eta eskubide hutsik dauden palestinarrak usapalak bailiran eraisten segitu ahal izateko, nazioarteko itunena lo hartu aurreko ipuin supremazista bihurtzeko.
Jostailu hautsi bat da Palestina. Eta Siria. Eta Irak. Eta Yemen, inork aipatzen ez badu ere. Eta Afganistan, aspaldi ahaztu bagenuen ere. Eta beste hamaika.
Ez dira sekula lehiatuko Eurovisionen, bistan da.
Eta datorren urtean, Jerusalemen, txikito. Denok gorrotatzen dugulako bullyinga, txikita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!