Minutu bat

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2018ko api. 17a, 13:25

Minutu bat daukat, eta minutu bakarrean ez zaizkit sartzen Altsasuko gazteekin, haien gertukoekin, herri osoarekin egiten ari diren guztiak. Minutu bakarrean ez zaizkit sartzen, ezta ere, kazetaritza fakultatean erakutsi zizkidaten oinarri-oinarrizko arau etiko eta profesionalak; inongo zuzenbide falkultaterik zapaldu gabe ezagutzen ditudan justizia administrazio homologatuen ezinbesteko bermeak, ezta ere. Tira, ez naiz orain hasiko herrigintzarako gaitasuna fakultate masterka neurtzen. Neuk ere ez dut unibertsitate titulurik -harrotasunik eta lotsarik gabe diot-, baina badakit elite bihurtutako iruzurti eta lapur bandaren erauntsia ez duela fenomeno meteorologiko batek eragin. Progre karrozeria baina motor frankista duten noranahikoen aurkakoa naiz bereziki, baina hori ere beste batean esplikatuko dizuet, nahi baduzue.

Esaldi bakarrerako tartea daukat: herriak salbatuko du herria; eta badira 519 egun, 1.440 minutu, neu ere Altsasuko bihurtu nindutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!