Handitzen

-Handitan zuk zer izan nahi duzu?
Luzea da txikitako handi-galderen itzala. Oraindik ez dakit, esaterako, handitasunera ailegatu ote naizen behingoz. Zerk egiten gaitu handi, izan ere? Urteek? Gorputz neurriek? Jarrerak? Ez dakit erantzuten. Eta zalantzak berritu dizkidate HANDIA filmari Espainiako Zinema Akademiak larunbatean eman zizkion hamar Goya sariek. Donostiako Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irailean jaso zuen; euskarazko inoizko filmik ikusiena bihurtua da dagoeneko; eta asteburuan egin da HANDIA benetan handi, hala ere, askoren begietara. Hala uler daiteke Goya sariketa zoldatsuko adierazpenak, sarion ondorengo irakurketa ofizialak, entzunda. Balirudike Madrilek egiten gaituela handi edo txiki. Eta ez. HANDIA pelikulak bere baitan daukalako handitasuna. Pasarte honetan, besteak beste:
-Es retrasado?
-No, es vasco.
Handia da euskaldunon txikitasun konplexu kolektiboa ere. Eta ez digu behar bezala hazten uzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!