Ez da desagertu

Tim Flach argazkilariak bi urte eman ditu galtzeko zorian dauden espezieetako animalieei argazkiak egiten. Langur txato gorriak, saiga antilopeak, Filipinetako arranoak, Bengalako tigreak, mendebaldeko gorilak, txinpantzeak... betirako galdu diren hizkuntzen azken hiztunen irudietako begiradak ikusi dizkiet denei Flachen argazkietan. Munduko hamaika espezie eta kultur azkendutako biztanleenak. Eta tristura sentitu dut.
Eskerrak desagertzeko zorian zirudien elurrari: tristurari gain hartzen lagundu dit, ezustean etorri eta ia ezer ez dela berez galtzen gogoraraziz. Elurra bera ere ez da ari halabeharrez ezkutatzen. Ezta munduko Altsasu guztietako gizalegea ere. Horixe egunotako argazki elurtuen irakaspenetako bat: jendetasuna ez da desagertu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!