Ez zaitut ahanzteko

Tafallan egon ginen azkenekoz elkarrekin, eguzkitan. Joxemari Esparzarekin genuen hitzordua. Ardo zuritan joan zitzaigun eguerdia. Umezurtz egin zintuzteneko haurtzaroaz hitz egin zenigun. Abuela Erromualdaren ateraldiez. Apaiztu zinenekoaz. Desapaiztu zinenekoaz. Burgosko prozesuaz. Euskaltzaletasunaz. Herri ekimenaz. AEK-z. Korrikaren hastapenetaz. Memoriaz. Eragindako desmemoriaz.

Zertaz ez genuen hitz egin eguerdi-arratsalde hartan!
Caramba, Franco, qué cara de estúpido que tiene usted, parece un animal. Cabeza de burro, gran cerdo cornudo, dentro de cuatro días vas a reventar”. Apaiztegi estiloan kantatu zenizkidan, barre txiki pikaroarekin. Algara atera zitzaizun apaiz ajea agerikoa zenuela esan nizunean. “Ez zen lau egunetan lehertu, ez...”, onartu zenuen halako batean.
Barre hots hori eta zure ile urdin tentea gogoan, hil zarela jakin dudanetik.
Ez zaitut ahanzteko, ez.
Agur, Julen Kaltzada jauna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!