Optica Madril

Ez dakit euskarazko irratiak entzuteko eta irrati horietako iragarkiei erreparatzeko ohiturarik ba ote daukazuen.
Nik bai.
Optica Iruñaren iragarkia etxe honetan entzutean, esaterako, albisteei zorrotz begiratzeko mezu subliminala jasotzen dut goizero. Hala, Iñaki Iriarte parlamentariari begiratzen diot eta dana lanbrotute ikustot, baina maite ditut maite gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkidanean... Eta maite ditut maite, baita ere, mozorro eranzteak. Podemoseko Madrilgo buruena, adibidez, 155. artikulu partikularra ezarri dietenean Kataluniako kideei... Asteak daramatzat “Patxiiiii! Paaaatxiiiii” oihukatzen zuen telefonia konpainiaren publizitatea gogoan. 155 dioptriako betaurrekoak eta tona bat Bruselasko aza txiki beharko omen ditugu Ferrolgo Patxi hura gogoan.
Optica Madrilek babestutako tartea izan duzue hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!