Tapakia

Pago handi bat besarkatzen ikusi nuen behin. Zertan ari zen galdetu nionean, erotu izan banintz bezala begiratu zidan: “Pagoa besarkatzen! Zertan ariko naun, bada?”.

Hurrengo batean, erretsinetan bustitako pinu adar begiak basoan ikustean, esan zuen: “Negarrez ari ditun, garaiz kanpo moztu dituztelako”. Handik puskatera, onddoak lurpeko tapaki bizidun erraldoi baten pikorrak direla gogorarazi zidan.

Aspaldi ez gara elkarrekin joan basora. Gaur esan diot, osasun etxeko itxarongelako basamortua ezagunagoa dugula azkenaldian. “Aita, duela milioika urte, munduko lehen arbolek tapaki bizidun tupitu bat omen zeukaten soinean. Tapaki horri esker, beren ardatza erauzi eta hazteko gai ziren, zientzialariek frogatu berri dutenez. Gaur egungo arbolak ordukoak baino askoz sinpleagoak omen dira. Honuntzarako bidean irakurri dut albistea”. Onddo aurpegiarekin begiratu dit. “Aizan, nik aspaldi ikasi ninan landare hizkera”. Eta pago zuztar tankerako bere besoei begira geratu gara biak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!