Txio Herrikoak

Egun on. Amagoia izena dut. Eta txio-menpekoa naiz.
Twitterra pikutara bidali, madarikatu, larrutu izan dut, behin baino gehiagotan, bere egozentrismo, matonismo, inbidia atake toxikoekin nazkatuta; neu ere kutsatuta. Beti bueltatu izan naiz beregana, hala ere. Hala, Txio Herrian bizi naiz azkenaldian, sekula zapaldu gabeko Katalunia bazterretan, Espainiako Estatua mundu osoaren aurrean nola jokatzeko gauza den ikusten, zabaltzen. Altsasu, Intxaurrondo, Euskal Herriko edozein kale bazter gogoratzen. Benetan sare eta benetan sozial ageri zait Twittter. Bertsio ofizial gotorrena ere zartatzeko gertu. Eta greba eguna da gaur Katalunian...
Erotuta nagoela pentsatuko duzue. Arrazoi. Neure menpekotasunek bizi naute ni ere; horretan, ez naiz inoren desberdina. Nik, hori bai, kontrolatua daukat. Katalanek independentzia lortutakoan, Twitter utziko dut. Katxea garbitu. Kito.
Lortuko dut.
Hauxe konpartitu nahi nuen zuekin. Eta saretik jaso berri dudan argazki hau. Azalpenik ere ez du behar.
Greba eguna gaur Katalunian. Enpatiarena Euskal Herrian.
Plazan ikusiko dugu elkar. Benetakoan. Eta Txio Herrikoan.
Eskerrik asko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!