Botox iragarki zangoduna hortxe, Donostiako Zinemaldiko alfonbra kolore gabea zapaltzen. 70 urte dauzka, eta argizari aurpegia. Zain zituen zaleek “Sayonara” ozen ahoskatuz egin omen zioten ongi-etorria. Ez omen zuen ospa egiteko aholku gisa hartu. Barbaro artean Conan, kokoteko katiorratzari esker irribarreari eusten.
Ordenagailua piztu. Hor ere, Schwarzenegger hizpide.
A por ellos-ka Espainiatik Kataluniara abiatu diren indar armatuen gorazarrea sare sozialetan.
Ipar Korea eta AEBak gerra baten atarian egon daitezkeela.
Turkia tropak bidaltzeko prest agertu dela bere menpekoa ez den Kurdistango independentzia nahiak zapaltzera.
Gerra, inperioen botoxa.
Sayonara, babies.