Urriaren 1eko erreferendumean parte hartzera deitzeko milaka afixa, plastikotan bildutako txondorrean. Atzokoa da argazkia, gaur argitaratu da zenbait hedabidetan. Badoan uda honetako kantu entzunena hauxe, Kataluniakoa.
Hain entzuna izan ez den bestea, Galiziakoa, osagarri ederra luke: Francisco Francok expolialutako -eta haren oinordekoek esplotatutako- Meirasko pazoa berreskuratu nahi eta ezinean dago herria, diktadoreak bere krimenen ordainetan jasotako opariak -baita ideologikoak ere- legez blindatuta daudelako.
Eta hau ez da legeen genealogia egiteko ordua, badakit, baina, “zenbaitetan, Franco ikusten dut”, seigarren zentzumenaz mintzo zitzaigun pelikula yanki arrakastatsu hartako umeak bezala.
Gaitz larriak jota omen nago.
Hala diote kriminalei eta haien oinordekoei oparitutako pazo erraldoi batean bizitzea normal-normala iruditzen zaienek.