Idortean euri

David Bowieren bideo postumoa ikusten ari nintzela jaso nuen atzo Zygmunt Baumanen heriotzaren berri.

John Bergerren liburua mesanotxean harrapatu nau albisteak. Ez dakit esaten ur ala lur geratu ote nintzen; baina badakit heriotza bera ere likidoa ote den galdetu niola neure buruari.
Ez dakit erantzuna. Edaten dudan ura nire haurtzaro hondoratutik aterea dela pentsatu nuela, hori badakit. Urtegi batek aspaldi itotako jaioterriko baserri eta bideak azaleratu dituelako lehorteak, paisaia martetarrak sortuz. Garai likidootan. Han ere ba omen da bizitza. Marten.

Eta euria eman dute gaurko. Lagunak esan dit gogoa daukala euripean zakurrarekin mendira abiatzeko. Bowie izena du. Txakurrak. Potzuak maite ditu. Garai lehorrotan.

Eta banoa. Idorte betean euri sentitzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!