“PSOEk 'euskal nazioa' badagoela onartu du, baina onespen horrek lege ondorioak ez izatekotan”. Espainiako egunkari batean leitu berri dut, Idoia Mendia eta Iñigo Urkullu elkarren parean eserita ageri zituen argazkiaren azpian. Letra txikian, Euskal Erdiko gobernu-akordioaren ardatzetako bi “autogobernua” eta “elkarbizitza eta bakea” izango direla zioen artikuluak.
Euskal nazioarekin, euskal nazioko kideokin berdintasun egoeran bizi nahi ez duen PSOErekin autogobernatuko da EAJ. Sopresarik ez, beraz.
Eta zer esan elkarbizitzaz eta bakeaz, elkarbizitzaren izenean bi euskal presoren obrak zentsuratu berri dituztenean? “Ikusi ere egin gabe zentsuratu zuten obretako bat”, irakurri diot Mario Malventiri gaur bertan. Donostia 2016n esku hartze politiko bat baino gehiago egon dela salatu du 'Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak' erakusketaren zuzendariak.
Besteak erabat lekurik gabe, denborarik gabe uztea da batzuen elkarbizitza. Hara hor giltza.