Ilargi betea

Nik ilargiaz hitz egin nahi nizuen gaur. Planeten eta sateliteen lerrokatze kosmikoaz. Otsoez. Pertsonez.

Madrilgo epaile batek beste zerbait nahi, baina, eta hara hor emaitza: zortzi atxilotu “izaera terroristako lesio delituengatik”. Zortzi horietatik sei, espetxera. 10-15 urte preso egoteko mehatxupean daude. Erraz esaten da. Eta Guardia Zibila Euskal Herritik behingoz ateratzeko eskaera eta herri oso bat, kriminalizatuta. Muntaia mediatiko-polizialaren lakioan erori ziren politikariak, berriz, mututasun ozenegi batek jota. Bertsioak kontrastatzeko betarik hartu gabe irentsi zuten amua zakatzetan kateatuta daukate oraindik ere, antza. Askatuko ahal dute noizbat!

Bart gaueko ilargi betea baino iragarriagoa zegoen polizia operazioak ez du inor harrapatu ezustean. Kamerak, deklarazioak, ebazpenak lerrokatuta zeuden, izan ere.

Horrek ez dio larritasuna kentzen, baina, Altsasun gertatzen ari denari. Ezta ilargia gauero zuretzat lapurtuta ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!