Dema

Zoomarekin hartuta dago gaurko argazkia. Plaia txatal bat eta jendea, urruti oso. Zumaiako Itzurungo hondartza da. Berez publikoa den eremua gotortu dute, ekimen pribatu dirudun bati espazio publikoa zilarrezko azpilean eskaini diote. Horixe TRONU DEMA garaikidea, herritarrak jopu ikusten gaituen Erdi Aroko mentalitatea 2.0 bihurtuta. Edo 3.0 esan behar da dagoeneko?

Zumaiako Erriberan agertutako mural ederrak datozkit gogora. Dozenatik gora izan dira, berehala ezabatu dituzte denak, kaleetatik afixa, pegata, grafiti eta bestelako edozein mezu ez instituzionalizatu desagerrarazteko grinak jotako alkate baten aginduz. Zoomarekin ere, kalean jendea urruti ikus dadin.

Patxi Larrionek argitaratu berri duen Feriatzaileak eskuratu berri dut. Urbasara Patton pelikula filmatzera etorri zirenekoak aipatzen ditu bertan, orduko etorkin aberats haien kontura negozio ez oso legala egiteko plan bat tarteko. Zumaiakoa baino interesgarriago zait gidoia, zer nahi duzue esatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!