'Sex, lies & audiotape'

Astebete ere ez da bi futbol jokalari profesional zakildunek emakume baten nahiaren kontra grabatutako bideo intimoa mundu osora zabaldu dela. Sexua egitea baino, sexua egiten duzula erakustea -sexukidearen gogoa urratuz bada ere- inportanteagoa iruditzen zaion jendeak islatzen duen botere harreman eskema eta halako egoerek azaleratzen duten arkeria aztertzeko nahiko denbora ez daukadanez, bego horretan.

Hogeita lau ordu ere ez dira Iruñeko guardiako epaileak astelehenean hiriko udaltzainei intimitatean egin zien deiaren audioa sare sozialetara zabaldu dela. Ezezkoan tematu ziren batzuk hasieran, baina, bere burua munduaren nagusi izendatu, eta Sarasateko eraikin okupatu berria husten hasteko agindua ematen entzun daiteke bertan jujea. Denok dakigu alguazilek otzan-otzan bete zutela otsotzeko agindua. Epailearen uasapeko arrantza taldeko kide batek filtratu ei du, eta bagenekiena esplizitatzera dator audioa: botere faktikoak beti dabiltzala arrantzan.

Oso zaharra da Sex, lies & audiotape film hau.

The end.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!