Muturretik

Muturretik ari da edaten. Hain 'normal' itxura batean, ez naiz konturatu lehen begi kolpean: eskurik ez dauka.

Pertsonen aurkako mina batek erauzi zizkion, gain zein ahur; eskumuturrekin heltzen dio botilari. 6 urte badira zartada hartatik.

Roosevelt Jimenez Calderon muturretik ari da edaten; muturreko egoerak eraman omen zuen FARCen militatzera, artean 12 urte besterik ez zituela.

Argazkiak ateratzen ditu orain; gerrillaren prentsa bulegoko kidea da.

Atsedenaldi batean harrapatu du kamerak, FARCen X. Batzar Nazionalean, Kolonbiako Gobernuarekin bake akordioa sinatzeko astebete falta denean.

Gaur betetzen dira 80 urte frankistek ni bizi naizen herria hartu eta jazarpen makina bertan ere ezarri zutela.

Gaurdaino heldu zaigu gerra harez geroztik eraiki zen garaile-garaitu eskema.

Eta bai, guk baditugu eskuak muturretik edateko, hain 'normal' itxura batean, baina elbarri jaiotako sasi-bake baten emaitza ere bagara.

Ez dakit konturatu ere egiten garen, geure buruaren erretratuari begiratzean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!