Zubi bat elkarbizitzari. Polita da esateko, baina sinesgarritasun guztia galtzen du, alferrik esango dugu ezetz, tantra baten gisara errepikatzen dizunak kontrolpean ez daukan gune ororen eraisketa bere kultura politikoaren ikur bihurtu duenean.
Elkarbizitzaren ikuskizuna zedarritzeko Kortxoeneako harri solteak behar ziren, izan ere; eta erregin baten izena eskatzen zuen zubiak, Eguzki erregeak Versallesko lorategietako talaiatik nola, Tabakalerako balkoitik hala goza zezan unibertsaltasuna euskarari bizkar ematetik pasatzen dela uste duen elite probintziano akonplejatuak.
Bestea norbera bezala bizi den bitartean bakarrik onartzen denean, ez da auzo bizitzarik eraikitzen; eta ideien eta ekintzen hustuketa eta lapurreta etengabea uste baino garestiago ordaintzen da batzuetan.
Zorionak, Donostia. Auzo Lotsara daraman zubia erakutsi duzu batez ere.