Ederra

Bilbon harrapatu ninduen albisteak larunbatean, presoen eskubideen aldeko manifestaziora joanda. Akordioa zegoela Katalunian, Mas ez zela presidente izango. Agur, Mas. Kaixo Puigdemont.

Ikasiko dugu zure abizena behar bezala ahozkatzen. Eta garai bateko Antes una España roja que rota famatu haren bertsio posmodernoaren txanda: “Nahiago Espainia urdina eta ez libre Katalunia”, CUPi eskuinarekin negoziatzea leporatu dioten espainiar ezkertiar askoren ahotan. Euskal Herrian ere bai, zenbait girotan. Mugimendu sozialen indar eraldatzailearekin larritzen den EAEko lehendakari eskuindarrari buruz, zer esan. Hemendik katalanei independentismo lezioak ematen aritutakoak, “banengoen ba ni” esaka. Rajoyk, berriz, “banago ba ni hau guztia konpontzeko” errepikaka. Eta hau hasi besterik ez da egin.

Hamazortzi hilabete. Ederrak datoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!