Oinetako pareak zientoka ikusi, eta Abel Azkonaren beste performance bat ote zen pentsatu dut hasieran, zer den begirasun temosoa izatea! Ez, baina. Errepublika plazan izan da. 'Belle Époque' garairik ez behinola argiarena izan omen zen hiriburuan. Beldurrarena da egun.
'Liberté, égalité, fraternité' guztiak irentsi eta hiri setiatu bihurtu dute Paris. Aldaketa klimatikoaren kontrako goi bilera ofizialera gonbidatutakoak gotorleku batean itxi, eta bilera alternatiboaren aurka jo dute apoarmatutako segurtasun indarrek.
Bi ziento atxilotu Parisko kaleetan. Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketari buruz lasaiago negozia dezaten batzuek. Eta gas negar eragilea jaurti diete sistema osoa eraldatzeaz mintzo direnei. Nahita ere, ezingo lukete zinikoago izan.