Mara-mara

Europako hiriburuan polizia operazio erraldoia jarri dute abian jihadistak harrapatzeko ustez, eta sare sozialak bete dira katakume irudiz. Atzoko kontua da, Belgikako agintariek operazioari buruzko daturik ez zabaltzeko eskatu zutenekoa. Eta prentsak ia aho batez onartu ez informatzea. Argazki bat salbuespen bakan: lineako autobus bat kale erdian barrikada bihurtuta, poliziek propio gurutzatuta.

Bukatu zen operazioa halako batean, hasi ziren kazetariak atzera lanean, eta atxilotuen aurkezpena. Ez arma, ez agiri ez ezer harrapatu zituztela.

Ez dizuet esan lehen: autobus-barrikadak iragarkia zeukan itsatsita. Ingelesezko esaldi bat, Louis Armstrong handiaren kantutik hartua: What a wonderful world.

Zeinen mundu zoragarria, bai, gure hau, aho, ikastetxe, muga eta garun itxiz, propaganda mezuz betea.

Beldurra ari du mara-mara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!