Behazuna

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga

Charlie Hebdo'-ren hurrengo alearen azala imajinatzen, kafesneari azukrea bota bitartean.

Ea zenbaterainoko barregura eragin dezakeen orain frantses 'citoyenne'-en artean jihadista armatuen txantxa sortak.
'Alahu akbar!', karkarkar; Eliseoak oparitutako armekin akabatu dituzte Pariskoak... ze ona txistea, 'très bien'.
Eta nazioarteko komedianteen arma emanaldi berria bukatuko denean, gertatzen zaiguna ez dugula entenditzen esango dugu.
Isiltasun minutu bat; itsu-mutu-gor urte gehiegi.

Umorearen kodeak, beldurrarenak eta hipokrisiarenak bezala, ikasi egiten dira, bai.

'Charlie Hebdo'-ren hurrengo alearen azala imajinatzen hasi, eta kafesnea mingostu azkenean.

Ikasi dut: behazuna tinta latza da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!