Haize-hegoa

Andra-haizea deitu ohi zaio egunotako hego-haizeari. Eta zuetako norbait gaur mendira joaten bada, eskopeta-haizea sentituko du. Ez naiz hasiko ni horri ar-haizea deitzen, arkeria galantez errieta egin badidate ere behin baino gehiagotan zizpa eskuetan zutenek. Mendia beraiena da, antza. Bueno, denona, baina beraiena beti zurea eta nirea baino gehiago.
Gaur ere, goiza argitzerako hasi dira danbatekoka inguruotan. Uso pasearen zain zelatan eskopetadunak, oso pasea behar lukeen aro baten ordezkari.

Irratia piztu dut tiro hotsa apaltzeko, eta independentista paseaz ari ziren esatariak. Mendia denona dela, jakina, baina gehiago espainiarrena beste inorena baino.

Kantua burura:
“...Bide ertzean, zenbat langa, oro erdiz geroari.
Espainiako azeri zaharrak, uluka iraganari...”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!