Hilabete egitea. Zuk eta nik, hark eta denok hemen derrigor jakin behar dugun hizkuntza bakarra erabili gabe. Gaztelaniarik gabe, euskaraz betetzea eguneroko bizitza publiko eta intimoa, ahal den neurrian. Eta ezin denean, ingelesera salto egitea. Euskal Herriko hiririk populatuenean, Puppyren Bilbo handian. Performance bat. Mikro-iraultza baterako lehen notak. Gaurtik hasita. Erdaraz bai ala bai bizitzera bultzatzen gaituzten arau legal zein sozialak agerian uzteko.
Lutxo Egia da. Performance kolektibo baterako abiaburu izan daitekeenaren sortzailea. Artista bat, euskaldun izateko arteari buruzko gogoeta eragiteko.
Bejondeiola.