Maria Gorria

Nazional-katolizismoaren balioen zaindaritza programa politiko nagusi izan duenak, Nafarroa Alemania nazia bihurtzeko bidean dela esan du. Datozen sanferminetan kalimotxoak KASekin zerbitzatuko dizkigutela esan ote duen ere iruditu zait, baina ez dut oso ondo ulertu. Ezta nahi ere. Umetako jolas kanta ekarri dit gogora Yolanda Barcina Madrilen behazun jaten ikusteak:

“Maria Gorria badabil!
Ez dabil!
Badabil!
Ez dabil!
Hiru hiru sei, hiru bederatzi,
hamar hemeretzi, bat hogei.
Begiak itxitu,
Bestela garbitu.
Baaaale!”

Maria Gorria badabil, bai. Begiak ixteak ez dio balio erregimenari. Eta bale.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!