Amaierak

“Ama, zertarako dira hauteskundeak?”. Elorrik galdetu dit, bere 5 urteekin, eta ez dut asmatu erantzuten. Demokraziaren festarena aspaldi erretako istorioa iruditu zait kanpainako ipuin festa hastear den honetan. Nolanahi ere, hiru kontu: ehiztaria baino jatorrago ikusi dut beti Txano Gorritxoren otsoa; ez dut ezer jakin nahi printzesa-ustekoak eta menpekoak liluratzen dituzten jauntxoetaz; eta nahiago dut sorgin hutsa izan amabirjiña baino.

“Ama, hauteskundeek amaiera ona izaten al dute beti?”. Elorrik. Eta ez dut jakin erantzuten.

Eta hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan
eta atera dadila hautestontzien plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!